"Azken hilabeteotan sortutako artelanekin ikastola museo bihurtu eta gero, emanaldi borobilarekin eman diogu bukaera", jakinarazi dute Basabeazpiko kideek. Atzo izan zuten jaialdia, eta dantza eta kantuen ostean, etorri ziren 5 urteko haurren bertsoa, diploma banaketa eta bukatzeko, gurasoen txanda. Urduritasun eta emozio artean eskerrak eman zizkieten gurasoek irakasleei, eta ondoren guztiek elkarrekin meriendatu zuten.