Iluntzean hasita gauera arte luzatuko da festa udaletxe zaharreko atarian: 19:30ean hasiko den emanaldia bertso eskolako kideek osatuko dute, eta, 22:30ean, Bi bala bertso musikatuen talde entzutetsua ariko da. Barra zerbitzua ere egongo da edari eta pintxoekin festaren hasieratik bukaera arte.
Bertso eskolako kideek bat-bateko bertsoak, bertso jarriak eta bertso musikatuak eskainiko dituzte. Bi bala taldeak, ostera, ohi duen legez, betiko doinuak berrituta tokian tokira egokituta eskainiko dituzte. Aitzol Barandiaran eta Iñaki Gurrutxaga bertsolariek eta Julen Goikoetxea musikariak osatzen dute taldea. Gurrutxagak gitarra ere jotzen du.