EAJren GBBk Aretxabaletan egin du asteko batzarra

Eneko Azkarate 2014ko eka. 3a, 22:10

GBBko kideak Aretxabaletako batzokiaren aurrean gaur.
EAJren Gipuzko Buru Batzarrak Aretxabaletako Batzokian egin du bere asteroko bilera gaur. Buruzagitza jeltzalea Debagoienan izan da "bertatik bertara ezagutzeko bailararen egoera". Horrela, eskualdeko EAJren barne karguekin zein kargu publikoekin bilera izan dute.

Gipuzkoako jeltzaleen ordezkariek adierazi dutenez, "urte bete eskas" falta direnean hauteskundeetarako, EAJk agintaldiaren balantzea egin nahi du eta "heldu beharko dituen erronka nagusiak identifikatu".

GBBkoek, Joseba Egibar presidentea eta Joxemiel Uribarren Debagoieneko arduraduna buru, "egoera ekonomikoa –bailararen ekonomia bultzatu eta enplegua sortzeko aukera ezberdinetan bereziki sakonduz-, egoera politikoa eta gizartearen egoera" izan dituzte "hausnarketaren erdigunean", gaur Aretxabaletan egin duten batzarrean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak