2014/06/07 11:00 - 18:30

Jaiak

Kurtzebarri eskolako jaia

Herriko kaleak, Aretxabaleta
Kurtzebarri eskolako kideek ikasturte bukaerako jaia ospatuko dute. Hona egitaraua: 11:00etan: Etxafuego jaurtiketa. 11:15ean: Hankapalo eta batukadarekin batera kalejiran Iralabarriraino. 11:45ean: Iralabarritik kalejiran Gernika plazara. 12:15ean: Gernika plazatik hankapalo, batukada, buruhandi eta erraldoiekin, Herriko Plazara. Guztiek elkarrekin, 'Bihotzez ikasi' dantzatuko dute. 13:00etan: 'Eguzkiari agurra' ikuskizuna. 14:00etan: bazkaria Iturrigorri frontoian. 15:00etan: Tarta lehiaketako sari banaketa. 16:00etatik 17:30era: dantza eta musika frontoian. 17:00etan: Gurabarrik antolatuta haurrentzako txokolatadia. 17:30ean: Potx eta Motx pailazoen emanaldia Iturrigorri frontoian.
Hizkuntza: Euskara

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak