Edozeinendako zabalik dago topaketa eta ez dago izena eman beharrik kontakt eta jam saioetara joateko; bai, ordea, jatorduetarako eta bertan lo egiteko.
Gorputzen arteko elkarrizketa
Jaikiko Maier Etxebarriak azaltzen digu zer den kontakt inprobisazioa: "1978 ingurutik, New Yorken jaio zenetik, mundu guztian egiten den dantza mota da. Kontaktuaren bidez eta bat-bateko nahien arabera, norberaren buruaren, dantzakideen eta espazioaren elkar entzutearen bidez dantzatzen da, zentzumen guztiak adi-adi izanda. Gorputzen arteko elkarrizketa, jolasa eta dantza da kontakt-inprobisazioa".
Egitarauaz, hauxe dio: "Eguneko dantza saioak kontakta zer den ikusteko eta ikasteko paregabeak izango dira; gaueko jam-ak, kuartel zaharrean, intimoagoak akaso, eta domekako jam edo inprobisazio saio erraldoia, Mundumiran, ikusgarria izango da, seguru: 40 lagun inguru ibiliko dira bat-bateko mugimenduan".
Egubakoitza, 30
21:00-23:30 Kontak Iruñea, jam. Kuartel zaharrean.
Zapatua, 31
08:00-08:45 Yoga, zaharren egoitzan.
09:00-10:00 Armosua, zaharren egoitzan.
10:30-13:45 Kontakt Bilbo eta Jaiki Dantza Taldearen kontakt saioa, kiroldegian.
14:15-15:45 Bazkaria, zaharren egoitzan.
16:00-17:30 EHKIEren batzarra zaharren egoitzan.
18:00-19:45 Co&Ciedance eta Kontakt Biarritzen kontakt saioa, kiroldegian.
20:00-21:00 Afaria, zaharren egoitzan.
22:30-00:00 Kontakt Arrasate, jam. Kuartel zaharrean.
Domeka, 1
08:00-08:45 Yoga, zaharren egoitzan.
09:00-10:00 Armosua, zaharren egoitzan.
10:30-13:45 Kontak Donostia eta Jorge Ezkerra dantza. Calaverak. Kiroldegian.
14:15-15:45 Bazkaria, zaharren egoitzan.
17:30 Jam Mundumira, Arrasateko Biteri plazan.