Eneritz Urrutia presidenteak eta Josu Retolaza teknikariak gidatu zuten ekitaldia, eta, oroigarriaz gain, literaturaran gastatzeko bonua ere jaso zuten saridunek. Lehiaketaren helburua gazteengan literatura zaletasuna sustatzea da.
Zortzi eta hamasei urte bitarteko gazteek hartu dute parte lehiaketan. Gainera, aurten, DBHkoek argazkizkiak izeneko saila izan dute.
Antolatzaileen esanetan, jaso dituzten lan gehienak ipuinak eta bertsoak izan dira. Sariren bat edo beste eman gabe geratu den arren, orokorrean oso maila ona izan da eta epaimahaikideek balorazio positiboa egin dute. Saridunak pozik zeuden euren lanaren fruituak jaso ondoren.
Sarituak
Hona sarituak:
Lehen Hezkuntzako 3. eta 4. mailakoen artean:
Ipuinak: Uxue Agirre eta Ibai Sanz
Bertsoak: Peio Uribetxebarria eta Maddi Iñurrategi.
Deskribapenak: Iker Iturbe eta Haizea Iturbe.
LHko 5. eta 6. mailakoen artean:
Ipuinak: Peru Ramos eta Unax Igartua.
Bertsoak: Malen Basabe eta Aimar Amaral.
Iritzi artikuluak: Uxue Uribetxebarria eta Amaia Uribetxebarria.
DBHko 1. eta 2. mailakoen artean:
Bertsoak: Ohiana Arana eta Haizea Arana.
Komikiak: Enara Seiler eta June Gastañaga.
Argazkizkiak: Kimetz Zabala eta Eneko Mateos.
DBHko 3. eta 4. mailakoen artean:
Sentimenduzko gutunak: Ane Arrieta, eta Maialen Arrizabalaga eta Maialen Garai.
Bertsoak: Alba Egurza.
Argazkizkiak: Itziar Unanue eta Ainitze Biteri.
Aurtengo eta iazko lehiaketetako saridunen lanekin liburu bat osatuko dute eta udazkenean jarriko dute eskuragarri Udal liburutegian eta ikastetxeetan.