Giro ederreko lasterketa izan da beste behin ere Urkulu urtegiaren inguruan egiten dena. Ruben Lanz legazpiarrak 00:27:22ko denboran egin du ibilbidea eta hark bezala, berdin-berdin, irabazi ahal izango zukeen Sergio Gartzia oñatiarrak, biek batera zapaldu dute-eta helmuga. Emakumezkoetan, Cristina Loedak 00:33:08ko denbora egin du. Zizurkilgo bikoteak, azkenik, Loedarengandik gertu, 00:34:44an egin du ibilbidea.
Bertako korrikalariei dagokienez, lehen debagoiendarra, azaldu bezala, Gartzia izan da eta emakumeen artean Raquel Alonso arrasatearra. Bikoteetan Mari Fran Alonso eta Gaizka Romero izan dira lehenak. Aretxabaletar azkarrenak, azkenik, Beñat Arnaiz, Amalur Garitonandia eta Josu eta Zorione Errastik osatutako bikotea.
Informazio gehiago: www.herrikrossa.com