Beñat Elkorobarrutiak Espainiako 12 urtez azpikoen futbol txapelketa jokatuko du aste bukaeran Euskadiko selekzioarekin

Mirari Altube Arrese 2014ko mai. 16a, 11:47

Beñat Elkorobarrutia futbol jokalari aretxabaletarra.
Aretxabaleta kirol elkarteko futbol jokalari Beñat Elkorobarrutiak (Aretxabaleta, 2002) gaurtik domekara bitartean Arrigorriagan (Bizkaia) jokatuko duten 12 urtez azpiko Espainiako txapelketa jokatuko du. Enrique Nieto hautatzaileak deitu du Euskadiko selekzioarekin jarduteko.

Selekzio autonomikoen arteko 23. Espainiako Txapelketa jokatuko dute kimuek, 12 urtez azpikoek, Arrigorriagan gaur hasita. Lau taldetan banatuta jokatuko dute sailkapen fasea:

A taldea: Kanariar uharteak, Ceuta, Katalunia, Asturias eta Galizia.
B taldea: Errioxa, Kantabria, Madril, Nafarroa eta Gaztela-Mantxa.
C taldea: Andaluzia, Aragoi, Balear uharteak, Murtzia eta Melilla.
D taldea: Extremadura, Valentzia, Euskadi eta Gaztela eta Leon.

Talde bakoitzeko bi onenak final laurdenetarako sailkatuko dira eta bihar arratsaldean jokatuko dute kanporaketa hori. Final-erdiak eta finala, ostera, domeka goizean jokatuko dituzte.

Jokalariak

Hona Enrique Nietok hautatutako jokalariak:

Beñat Almandoz eta Mikel Bidasoro (Antiguoko KE); Ekhiotz Orobiogoikoetxea, Pablo Sedano eta Mikel Gonzalez (Ariznabarra CD); Nicholas Arthuer, Markel Crespo, Oier Lopez eta Mikel Lopez (Athletic Club); Tinbit Manero (Aurrera Vitoria CD); Kevin Dzou (Moraza SD); Unai Velez (Santutxu FC); Axier Zeberio (Tolosa CF); eta Beñat Elkorobarrutia (Aretxabaleta KE).

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak