'Gu ere bertsotan' proiektuari esker jardun dute bertsoak lantzen ikastetxeetan eta ikasturtean egindako lanaren berri eman zieten etxekoei eta lagunei atzo, Aretxabaletan.
Datorren eguenean, hilak 22, Eskoriatzako kiroldegian elkartuko dira Luis Ezeizako neska-mutikoak eta Arizmendi Ikastolakoak (17:00).