Pertsonen arteko kontaktu fisiko inprobisatuari deitzen zaio Kontakt Inprobisazioa, gorputza aske utzi eta ezer aurreikusi gabe, espazio ireki batea libre mugitzea, hain zuzen. Ostiral eta larunbat gaueko Jam-ak (inprobisazio saioak) koartel zaharrean izango dira eta eguneko dantza saioak (Euskal herriko leku ezberdinetatik eta Salamankatik etorritako dantzariek gidatutako dantza eskolak), aldiz, kiroldegian. Goizeko yoga, jatorduak, logelak eta EHKIEren aurkezpen ofiziala zaharren egoitzan izango dira.
Izen-ematea helbide elektroniko (ehkie.kontakt@gmail.com) bidez egingo da eta logelei dagokionez, gehienez lau pertsonentzat izango dira eta lehentasunak izanez gero, aurrez jakinarazi beharra dago, baita lo zakua eraman ere. Polikiroldegian dutxatuko dira parte-hartzaileak.