Urbaltz elkartean, 26 bat lagun batu ziren bazkaltzeko asmoz. Aurretik baina, Mitarte plazatik abiatu ziren txikiteoa egiteko. "Oso gustura ibili gara elkarrekin solasean eta poteoan, umoretsu ibili gara", kontatu digute. Umorea baina, bazkaltzeko garaian nagusi izan zuten. Izan ere, bertsolariak berehala murgildu ziren festa girora. "Sukaldariarekin hasi eta bazkaltzera joandako denondako bertsoak egon dira; sekulako umorea eta giroa izan dugu. Barre algara edarrak izan dira nagusi", nabarmendu digute.
Gai librean bota zituzten bertsoak. Ondoren, argazki batzuei eta bi objekturi.
Adin tarte ezberdinetako emakumeak, elkarrekin, batzeko aitzakia ederra izan dela azpimarratu digute.