Hitzaldi nagusia Arturo Olea madrildarrak egingo du. Musika eskubideen inguruan aditua da eta, batez ere, publizitatea eta musika erabilera aztertuko ditu. "Oso interesgarria izango da eta gaur egungo errealitatea irudikatuko digu", esaten du Artemanek. Segidan, Saiatu Berriz taldeak musika joko du. Lehiaketako lau sariak banatuko dira ekitaldian.
Parte-hartzeari dagokionez, oraindik, eta mugaeguna atzo, egubakoitza izan zen arren, lan asko jasotzea espero du Artemanek; denetara, iaz baino gehiago. Gainera, aurten, iaz ez bezala, 16 urte azpikoek egindako lanak ere izango dira lehiaketan.