Aurtengoa Huhezinemaren zazpigarren edizioa da. Ekitaldi gehienak martxoaren 26, 27 eta 28an egin ziren, eta azken saioa da maiatzaren 14koa. Gaztambideren hitzaldia edizio honetako hitzordurik garrantzitsuenetakoa da. Gainera, ikus-entzunezko arloan dihardutenentzat, Gaztambideren lana gertutik ezagutzeko aukera egokia dela adierazi dute antolatzaileek. Izan ere, Gaztambidek ibilbide oparoa egin du gidoigintzan; 1990etik dabil zinemarako lanean, gidoilari-kide bezala. Hainbat filmetan hartu du parte, besteak beste, 'Vacas' filmean Julio Medemekin eta 'Un poco de chocolate' pelikulan Aitzol Aramaiorekin.