Euskararen Eguna ospatuko dute hilaren 17an Aretxabaletan

Goiatz Arana Begiristain 2014ko mai. 7a, 14:00

Iazko herri bazkaria.
Loramendi elkartearen eskutik, Aretxabaleta euskararen festa-leku bihurtuko da datorren asteko zapatuan. Goizetik iluntzera arteko egitaraua osatu dute.

  • 10:00 Diana.
  • 11:00 Umeentzako jolasak.
  • 11:30 Herri kirolak koadrilaka eta lagun taldeka.
  • 13:00 Bertso-triki-poteoa.
  • 14:30 Herri bazkaria. Ostean, hitzen bingoa.
  • 18:00 Umeentzako ikuskizuna, plazan.
  • 19:00 Elektrotxaranga, herrian zehar.
  • 19:00 Larrain dantza, Mitarte kalean.

Herri bazkarirako menua ere erabakita dago: entsalada, okela gisatua, ijito besoa, sagardoa, kafea eta kopa.

Loramendi elkarteko bazkideek eta ikasleek 16 euro ordaindu beharko dituzte; eta gainontzekoek, 19. Txartelak salgai daude.

Hiruatx eta Okila elkarteek postua jarriko dute plazan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak