Adopzioaren eta laguntasunaren gaineko antzezlana izango da Aretxabaletan

Leire Kortabarria 2014ko mai. 9a, 00:00

'Sialuk hartz txikiaren bidaia' antzezlana.
Argentinan elkar ezagutu baina Euskal Herrian bizi eta lan egiten duten En la Lona taldeko bi lagunek ume eta gurasoendako moduko ikuskizuna egingo dute etzi, domeka, Aretxabaletako Arkupe kultur etxeko Zaraia aretoan, 17:00etan. 'Sialuk hartz txikiaren bidaia' da ikuskizunaren izena, eta hezur-haragizko antzezleak eta txotxongiloak dira bertako protagonistak.

Sialuk hartz marroia da, Ipar Poloan bizi da ama Nannuralurekin batera; Nannuraluk ipar-hartza da, burutik hanketaraino txuri-txuria. Sialuk zoriontsua da, baina bere historia ezagutu nahi du. Horretarako, jaio zen basora bueltan eroango duen bidaia hasiko du. Bertan, bere beldur eta fantasiei egin beharko die aurre. Iragan eta jatorriaz konturatuko da eta hartz arrearen, ama biologikoaren historia ezagutuko du. Azkenean, Ipar Polora itzuliko da Sialuk, amarengana, bihotza oroitzapen gozoz beteta duela.

Sialuk hartz txikiaren bidaia-k adopzioaz, laguntasunaz eta emozioez hitz egiten du.

Aktore eta irakasle

En la Lona Buenos Airesen sortu zuten 1997an Paula Alfierik eta Andres Fesnok. 2000az ezkero Euskal Herrian bizi dira eta Euskal Herrian eta Espainian zirku teknikak, antzerkia, txotxongiloak, pailazoak eta maskarak bateratzen dituzten antzezlanak egiten dituzte eta zirkuko teknikak erakusten dituzte.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak