Ez da izango lasterketa, taldekako martxa baizik, eta hiru talde osatuko dituzte. 5 orduko taldean, dagoeneko lau lagunek eman dute izena; 6 ordukoan, zortzi batek; eta 7 ordukoan, oraingoz bakarrak, baina beste hainbat animatuko direlakoan daude, baita neskak ere. Hortaz, zalantzan dauden horiei anima daitezela esan gura die antolatzaileek.
Izena, baina banaka eman behar da (ez taldeka) eta norberak aukeratuko du gero 5 orduko, 6 orduko edo 7 orduko taldean joan gura duen.
Gorriñaren denborak
1932ko urrian egin zuen Gorriñak martxa hori. 7 ordu baino gutxiago beharko zituela egin zuen apustua orduan; baita irabazi ere.
Garai hartako lekukoek jaso zituzten haren denborak , eta haien arabera 06:00etan atera zen Aretxabaletatik kirolaria. Arantzazura 07:25ean iritsi zen eta Urbiara 08:19an. Handik ordubetera Aizkorrin zegoen (09:20) eta 8 minutuko atsedenaldia egin ondoren bueltako bideari ekin zion. Arantzazura 10:55ean iritsi zen eta beste 10 minutu hartu zituen mokadutxoa jateko. Hala, Aretxabaletan 12:45ean sartu zen, zazpi ordu baino gutxiagoan egingo zuela esandakoa betez.