Neska-mutikoak opor egunetako arratsaldeetan ez daitezen aspertu hainbat jarduera egiten dabiltza Ibarra kiroldegian. Martitzenean, kantxan eta rokodromoan jardun zuten jolasean; atzo, eguaztena, igerilekuan; eta gaur, hilak 24, jolasak eta akrosport izango dituzte (akrobazia mugimenduak eta koreografia bateratzen dituen kirola). Txikienen ordutegia, 4 eta 9 urte artekoena, 16:30etik 18:00etara da; eta nagusiena, 10 eta 14 urte artekoena, 18:00etatik 19:30era.