Filmen artean Kepa Errasti aretxabaletarrak zuzendutakoa dago: Euskaldun berriaren esketxa. Loramendiko sustapen taldearekin elkarlanean Prozaka.eus ikuskizunerako sortutako sketch bat da, eta horren berri emateko Errasti bera gonbidatu dute Loramendiko kideek.
Zazpi film
Euskal sortzaileek egindako ikus-entzunezkoen ekoizpenak ezagutaraztea du helburu Laburbirak. Zazpi filmok 2013an ekoiztutakoak dira eta hainbat jaialditan saritutakoak daude tartean. Hona filmak: Abuztua (Pello Gutierrez); Aio (Asier Sustaeta); Euskaldun berriaren esketxa (Kepa Errasti); Irudi mintzatuen hiztegi poetikoa (Aitor Gametxo, Maider Fernandez, Maria Elorza); Marylin (Iñaki Beraetxe); Plaza bakarra (Mediaworks 3.0); eta Sormenaren bide ezkutuak (Lara Izagirre).