Gaur hasiko dira 'Ocho apellidos vascos' ematen Arkupen, guztira 27 emanaldi

Mirari Altube Arrese 2014ko apirilaren 4a

Filmeko zati bat.
Gaur hasiko dira ematen 'Ocho apellidos vascos' filma Arkupen. Izaten dabilen arrakastaren aurrean emanaldiak gehitzea erabaki dute Kultura saileko kideek eta 27 emanaldi izango dira guztira. Lehiatila, gainera, emanaldia baino ordubete lehenago zabalduko dute sarrerak erosteko.

Hona Ocho apellidos vascos filmaren emanaldiak Arkupen:

  • Apirilak 4, egubakoitza:  22:00             
  • Apirilak 5, zapatua: 19:30 / 22:00
  • Apirilak 6, domeka: 19:30 / 22:00
  • Apirilak 7, astelehena 16:00 / 19:30 / 21:30
  • Apirilak 9, eguaztena: 17:00 / 19:30 / 21:30
  • Apirilak 10, eguena: 17:00 / 21:30
  • Apirilak 11, egubakoitza: 22:00
  • Apirilak 12, zapatua: 19:30 / 22:00
  • Apirilak 13, domeka: 19:30 / 22:00
  • Apirilak 14, astelehena 16:00 / 19:30 / 21:30
  • Apirilak 15, martitzena: 17:00 / 19:30 / 21:30
  • Apirilak 16, eguaztena: 17:00 / 19:30 / 21:30

Lehiatila proiekzioa baino ordubete lehenago zabalduko dute.

Aurre-salmentan, saio guztietarako sarrerak erosi ahal izango dira, agortu bitartean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak