Irakur Maratoia egiten dabiltza gaur Kurtzebarri eskolan

Mirari Altube Arrese 2014ko api. 3a, 11:44
Literatura Astea egin dute Kurtzebarri eskolan eta gaur bukatuko dute 23. Irakur Maratoia eginda. 08:30ean zabaldu dute eskolako aretoa eta bertan irakurtzeko aukera izango dute ikasle, irakasle, guraso eta interesatutako herritarrek, 18:00ak bitartean. Eta bukatutakoan ekintza berezi bat, ezustekoa, izango dela aretoan iragarri dute.

Euskal ilustratzaileak izan dituzte ardatz aurtengo Literatura Astean. Hala, Lehen Hezkuntzako seigarren mailako ikasleek 15 euskal ilustratzaileen lanen erakusketa egin zuten martxoaren 28an (Mikel Valverde, Estibalitz Jalon, Elena Odriozola, Jokin Mitxelena,...) eta, taldeka, eskolako gainontzeko ikasleei azaldu zieten.

Astelehenean, ostera, Yolanda Arrieta idazlea izan zuten bisitan, eta 1. eta 5. mailako ikasleek berbetan jardun zuten harekin.

Eta egunotan ilustratzaileen gaineko ekintza ezberdinak egin dituzte ikasle guztiek, hau da, 2 urtetik hasi eta 12 urte artekoek. Lan horiek guztiak ikusgai daude: liburutegian, 2 urtetik 5 urtera artekoenak, eta aretoan, 1. mailatik 6. mailara artekoak.

Eskolako kideak pozik azaldu dira: "Pozik gaude burutu diren ekintza guztiekin. Aurtengo edizioan ere, eskola liburutegian lantzen den proiektuaren erakusleiho dotorea osatu dugulako".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak