Debagoienean jaio edo bizi den edonork har dezake parte, banaka zein taldeka, eta parte-hartzaileen adin tartea 20-40 urte bitartekoa izan beharko da. Bidaiak azken bost urteotan egindakoak izan behar dira.
Baldintzak
- Parte-hartzaileek diaporamen laburpen bat eta argazki batzuk aurkeztu beharko dituzte, eta aurkeztutako lanen artean lau aukeratuko dira. Hainbat irizpideren arabera egingo da aukeraketa: diaporamen kalitatea, bidaiaren egingarritasuna eta praktikotasuna.
- Aurkezpenak euskaraz egin beharko dira.
- Diaporamaren iraupena 30-60 minutu bitartekoa izango da.
Sariak
Guztira bi sari banatuko dira: sari nagusia, 200 eurokoa; eta bigarrena, 100ekoa. Irabazleak publikoak aukeratuko ditu; ikus-entzuleek Aretxabaletako tabernetan dauden postontzietan sartu ahalko dute botoa, diaporamen ostean. Lanetan, egingarri diren bidaietarako ideia iturri izateari eman nahi zaio garrantzia.
Emanaldiak
Emanaldiak Aretxabaletako taberna ezberdinetan izango dira, ostegun iluntzetan, 21:30ean. Emanaldien egunak honakoak izango dira: maiatzak 29, ekainak 5, ekainak 12 eta ekainak 19.
Izen-ematea
Apirilaren 7tik maiatzaren 7ra bitartean aurkeztu beharko dira bidaiaren laburpena eta argazkiak gazteria@aretxabaleta.net helbidera idatziz edo 943 71 18 62 telefonora deituz.
Lehiaketaren oinarriak: www.arkupe.eu eta www.aretxabaleta.com.