Debagoieneko erretiratuek gogor jardun zuten karta jokoetan

Mirari Altube Arrese 2014ko mar. 28a, 13:56

Debagoieneko erretiratuen elkarte arteko mahai-joko txapelketa jokatu zuten atzo, martxoak 27, Aretxabaletan. Bederatzi elkartetako ordezkari onenak elkartu ziren eta norgehiagoka gogorrak izan zituzten.

Hona txapeldunak: billarerean, Arrasateko Anton Herrarte; punttoan, Antzuolako Juanita Zabalo eta Pilar Agirrezabal; briskan, Bergarako Asun Fernandez eta Elisa Garmendia; tutean, Arrasateko Irene Prieto eta Margarita Perrino; eta musean, Aretxabaletako Agustin Aginagalde eta Manolo Lopez.

Urdaiazpiko bana jaso zuten saritzat irabazleek. Eta parte-hartzaile guztiak afaritxoa eginda eta kontu kontari jardun ondoren etxeratu ziren.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak