Buru osasuneko programak garatzeko Aita Mennik eta bertako mojen ordenak Liberian duten proiektu bat dela-eta, Afrikako herrialdera bidaiatzekoa zen Tellaetxe. Eta ez zen bakarrik joan. Tellaetxeren bisitaz gain, makinatxo bat kamiseta jaso zituzten liberiarrek.
Eskola bati eman zizkioten batzuk; parrokia bati beste batzuk; Boli Kostako komunitateari ere bai; eta beste sorta bat Liberiako Anputatuen Futbol Federazioari: "Bost taldeko liga dute Monrovian". Baina hori bakarrik ez, Errusian, Argentinan eta Turkian ere izan dira jokatzen.
Eta ze poza gerragatik gorputz-adarren bat galdutakoena, Aretxabaletako kamisetak jasota: haiekin harremana estutzeko asmoa agertu dute UDAkoek.