Aretxabaleta kirol elkarteko karatekek bikain jardun dute Gasteizen

Mirari Altube Arrese 2014ko martxoaren 27a

Alex Benitez eta Eneko Calvo entrenamendu saio batean.
Estatuko karate txapelketarako puntuagarria den txapelketa jokatu zuten zapatuan, Gasteizen, Aretxabaleta Kirol Elkarteko Eneko Calvo eta Alex Benitez karatekek. Kumite modalitatean jardun zuten biek, eta lehenengo postua eskuratu zuen Calvok hainbat borroka ezin hobeak jokatu eta gero. Benitez, ostera, hirugarren postuan geratu zen lau borrokaldiren ondoren.

Odilo Vazquez entrenatzaileak biak zoriondu gura ditu "aparteko lana" egin dutelako denboraldi guztian: "Orain Euskadiko selekzionatzailearen deiaren zain gaude", argitu du. Izan ere, deituz gero apirilaren 13an eta 14an Oviedon jokatuko den Estatuko txapelketan izango dira.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak