"Tokiko eraldaketa soziala bultzatzen" ari dela adierazi du EH Bilduk, baita "elkarlanean Debagoiena eraldatzen" ari dela ere. Kaleak astindu eta kontzientzia irabazi ahala, "alternatiba zehatzak eraiki" behar direla gaineratu du, instituzioetatik hasita. Hori da EH Bilduren apustua, "kalea landu eta instituzioak erabiltzea" alternatibak eraikitzeko.
Hainbat hitzaldi egin dituzte dagoeneko, eta azkena bihar izango da. Balioen krisia eta politika sozialak Gipuzkoan izenburupean, Arantxa Urkaregi ezker abertzaleko kidea eta Ander Rodriguez Gipuzkoako Gizarte Ongizateko diputatua izango dira hizlariak.