Gure Esku Dago

BIDEOA: Bergarako eta Oñatiko Gure Esku Dago taldeetako kideen adierazpenak

Jon Moñux 2014ko martxoaren 19a

Gure Esku Dago dinamikaren barruan, Aretxabaletako lantaldea sortzeko ekitaldia egin zuten aretxabaletarrek martxoaren 18an, martitzena. Ekitaldia Arkupe kultura etxean egin zuten eta 18:30ean hasi zen.

Dinamikari hasiera emateko Aretxabaletan, Bergarako Gure Esku Dago taldeko kidea den Asier Larrañaga eta Oñatiko Gure Esku Dagoko kidea den Lierni Olmedo gonbidatu zituzten ekitaldira aretxabaletarrek. Bakoitzak bere herriko esperientziak azaltzeaz gain, taldeak dauzkan helburuak zeintzuk diren zehaztu zituzten. Bestalde, ekainaren 8an Durangotik Iruñara egingo den erabakitzeko eskubidearen aldeko giza-katean parte hartzeko gonbidapena luzatu zuten kideek.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak