Dinamikari hasiera emateko Aretxabaletan, Bergarako eta Oñatiko Gure Esku Dago taldeko kideak gonbidatu zituzten ekitaldira aretxabaletarrek. Bakoitzak bere herriko esperientziak azaltzeaz gain, taldeak dauzkan helburuak zeintzuk diren zehaztu zituzten. Bestalde, ekainaren 8an Durangotik Iruñara egingo den erabakitzeko eskubidearen aldeko giza-katean parte hartzeko gonbidapena luzatu zuten kideek.
Hitzaldiaren amaieran, bertaratu ziren herritarrek datuak elkarbanatu zituzten aurrerantzean gehiagotan biltzeko helburuarekin. Aretxabaletan taldea sortu ezkero, Debagoieneko seigarren herria izango litzateke dinamika honetan parte hartzen duena.