Gainditu bertigoa! izenburua jarri diote kartelari eta lelo eta ideia horri lotuta diseinatu dituzte kartela eta spota. Azken hau Arrasaten grabatu dute, Txindoki dorreko azken solairuan.
Epaimahaikideak, bestalde, Jon Garaño zinema zuzendaria, Maialen Beloki Kimuak proiektuko laburmetrai hautatzailea, eta Anari Alberdi abeslaria dira.
Gidoigintza berbagai hilaren 27an
Bestalde, martxoaren 27an 10:30etatik 13:30era bitartean Aretxabaletako Arkupe kultur etxean Michel Gaztambide gidoilariak gidoigintzaz egingo die berba bertaratzen direnei. Gaztambidek, besteak beste, Julio Medem eta Enrique Urbizu zuzendariekin egin du lan, Vacas zein No habrá paz para los malvados filmeetako gidoilari gisa, hurrenez hurren.
