Ixadebalde azokaren zortzigarren edizioan udazkeneko eta neguko arropak izan ziren salgai bereziki. Azokaren helburu nagusia da arropa denden stocka kalera ateratzea.
Mitarte kalean pilotalekuan baino hobeto
Aretxarte merkatari elkartekoen hasierako asmoa zen azoka pilotalekuan egitea, baina iragarpenak ikusi eta euririk egingo ez zuela jakitean, Mitarte kalean egitea erabaki zuten. Kalean bertan egitearekin eta azokak emandakoarekin pozik geratu ziren antolatzaileak. Herritarren artean errotuta dagoen azoka da Ixadebalde eta hainbatek aprobetxatzen dute erosketak egiteko.
12 komertzio
Azoka bereziaren zortzigarren edizion Aretxarteko 12 komertzio irten ziren kalera. Ixadebalderen bederatzigarren azoka uda partean egingo da.