Aretxarteko 12 komertzio atara dira gaur kalera. Erropa eta oinetako dendak eta lentzeriak. "Egun ona izaten da guretzat, asko saltzen da-eta". Izan ere, jendea ibili da: bai goizean eta baita arratsaldean ere. Gaur, udazken eta neguko erropa atara dute bereziki. "Iazko udako erropa gutxi batzuk ere bai, baina ez gehiegi" dio Elexpuruk. "Gaurkoa, neguko denboraldiko erropa saltzeko azoka izan da" erantsi du.
Hasiera baten pilotalekuan egin behar bazuten ere, azkenean Mitarte kalean egin dute, eguraldi onak lagunduta.