Aretxarteko kide diren 12 merkatarik jarriko dituzte postuok; hona: Martin oinetakoak; Amaia ume-denda; Brasileña akeita etxea; Kilima ume-denda; Asensio jantzi-denda; Haurrak ume-denda; Gertu janari gertatuak; Belar Meta jantzi-denda; M-5 kirol denda; Titare lentzeria; Mari Merke; eta Zubia oinetakoak. Horiez gain, Aretxarteko kideek taberna ere jarriko dute, eta 18:00etatik 19:30era bitartean edariarekin pintxoa emango dute debalde. Eta umeak, asper ez daitezen, tailerrak egingo dituzte 17:30ean. Hori guztia musikak girotuko du.
Gainera, eguna bukatu aurretik 280 euroko balioa duen otarra zozketatuko dute bezeroen artean.
Sekulako beherapenak
Aurreko urteetan baino beranduago dator Ixadebalde eta Aretxarteko kideek badakite herritarrak "zain" dituztela: "Azken asteotan galdezka ditugu", diote. Jantzi eta oinetako dendek udazken-negu parteko produktuak jarriko dituzte postuetan herritarren eskura: berokiak, txamarrak, botak… Eta iragarri dute sekulako beherapenak eskainiko dituztela, %40, %50 eta %60 artekoak, hain zuzen. Gainerakoek ere produkturik onenak prezio berezian eskainiko dituzte.