Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Lau garaipen, lau porrot eta berdinketa bat. Hortxe Arizmendiko taldeen asteburuko emaitzen laburpen motza. Aipatzekoa da senior mailako mutilen garaipena, sekulako jipoia jasan zuten Alle-puntako mutillek, nesketan aldiz, Arizmendiko neska beteranoek 9 eta 4ko emaitzarekin bueltatu ziren Mutrikutik. Areto futboleko talde guztiek irabaztea lortu zuten. Bukatzeko esan gazte mailako mutilen taldeak denboraldiko lehen puntua lortu zuela Almeneko instalakuntzetan.