2014/03/14 22:00

Zinema

'Agosto' filma

'Agosto' filma
Arkupe kultura etxea, Aretxabaleta
Hipokresia, irainak, min egiten duten egiak, sekretuak, gezurrak, mespretxua… dira 'Agosto' (Estatu Batuak, 2013) filmeko osagaiak. 16 urtetik gorakoendako gomendatua; 121 minutu. Sarrera, 4 euro. Tracy Lettsek idatzitako antzezlanean oinarrituta dago.Weston familia, itxura batean, nahiko familia arrunta da. Aita (Sam Shepard) desagertu egin da, eta gertaera horrek familiako kide guztiak bilduko ditu. Bilera horretan, hasieran erakutsitako errespetua eta "politikoki zuzena" den hori alde batera uzten joango dira, etengabeko irain trukaketari bide emanez.
Hizkuntza: Euskara

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak