Aretxabaletako Iralabarri plazatik atera eta Apotzaga auzora (Eskoriatza) jo zuten. Latagainetik bueltan Untzillara iritsi ziren eta hamaiketakoa egin bertan. Han bi ibilbide hautatzeko aukera izan zuten: luzea hartu zutenek Murugain igo zuten, eta gainerakoak Izurieta auzora jo zuten zuzen. Iralabarri plazan elkartu ziren guztiak 13:00ak eta 14:00ak bitartean, eta neska-mutikoek diploma bana eta aldizkari bat jaso zuten opari.
Bergarakoak, Antzuolakoak, Oñatikoak, Soraluzekoak, Debakoak, Eibarkoak… elkartu ziren ibilaldia egiteko baina Leintz bailarakoak gutxi; aretxabaletar gutxi batzuk eta Eskoriatzatik eta Arrasatetik inor ez. Ekitaldiko ilunaldi bakarra izan zen hori, gainerakoa ezin hobeto joan zen-eta antolatzaileen esanetan.