Gorputz perkusio saio bi antolatu ditu Jaiki elkarteak eta izen-ematea zabalik dago

Mirari Altube Arrese 2014ko mar. 5a, 17:32
'Body percussion' edo gorputz perkusio ikastaroa antolatu du Jaiki elkarteak martxoko bi zapatutan egiteko (17:00-20:00), kuartel zaharrean: 15ean eta 29an. Helduendako dira saioak, 16 urtetik gorakoendako, eta gehienez 12 lagun onartuko dituzte. Izen-emate epea zabalik daukate oraindik.

Izena emateko azken eguna, martxoaren 12a da. Hona bideak: idatziz, jaikielkartea@yahoo.es edo deituta, 943 53 43 96. Prezioa, 20 euro; langabeek eta ikasleek, 15 euro.

Gasteizko Turukutupa musika eta antzerki taldeko Sergio Lopez de Landatxe (Gasteiz, 1979) izango dute irakasle bi saio horietan. Perkusio etnikoan, gorputz perkusioan eta perkusio didaktikoan formazioa jasotakoa da Madrilen, Kuban eta Gasteizen, eta hainbat proiektutan jardun izan du perkusio-jole legez, tartean Rezikletas, Gasteiz Big Band eta Ortophonk proiektuetan.

Oraingoan perkusio doinuak eta dantzak uztartuko ditu Jaikiko kideekin, eta munduko erritmo ezberdinekin gorputz mugimenduak landu.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak