Ainhoa Sagarribairen bigarren agintaldia da, eta Alderdi Sozialistak duen zinegotzi bakarra. Aretxabaletarra da baina Gasteizen bizi da azken urteotan, eta zinegotzi kargua hartu zuenetik, ekainean beteko dira hiru urte, apenas agertu da udaletxean. Kargua uztearen arrazoirik ez du eman horrek.