Hil honen 26, 27 eta 28an ospatuko da jaialdia, eta hirugarren eta azken egun horretan erakutsiko dituzte finalerako hautatutako film laburrak eta banatuko dituzte sariak, 17:00etatik 22:00etara bitartean.
Finalistak
13 lan aukeratu dituzte finalerako:
- Zela Trovke (Asier Altuna)
- Arconada (Asier Urbieta)
- Irudi mintzatuen hiztegi poetikoa (Maider Fernandez, Maria Elorza eta Aitor Gametxo)
- Gosea (Itziar Cantero)
- Hotzanak (Izibene Oñederra)
- Hibernation (Jon Mikel Caballero)
- Bosgarren segmentua (Ander Parody Garai)
- No es un buen día para morir (Ruben Rosas)
- Democracia (Borja Cobeaga)
- Donde nunca pasa nada (Maialen Sarasua)
- A political story (Lander Camarero)
- Das Kind (Manu Gomez)
- Alejandra (Alberto Gastesi)
Jaialdia "egonkortu" egin da
Movibeta online plataforma, Wetransfer zein posta arruntaren bidez jasotako lanak kontuan harturik, guztira 134 film labur aurkeztu dira Huhezinemaren zazpigarren ediziora, horietatik 30 euskara hutsean ekoitzitakoak.
Lehiaketa ofizialera 118 film labur aurkeztu dira (fikziozkoak, dokumentalak, esperimentalak, animaziozkoak eta genero nahasketak); eta MUko ikasleen lehiaketatara, 16 (fikziozkoak, dokumentalak eta bideoklipak).
Aurreko urteko kopurua gainditu da eta, "Movibeta plataformak egileen artean duen arrakastari esker, Huhezinema Jaialdia egonkortu" egin dela adierazi dute antolatzaileek.