Emakumeen Nazioarteko Eguna aldarrikatu eta emakumeen eskubideen aldeko borrokarako dei egin du Aretxabaletako udalak. Emakumearen egoeraren gainean hausnartu eta balantzea egiteko garaia dela jakinarazi du Ana Bolinaga alkateak.
Egoeraren irakurketa "gordinak", baina, etsipenera eraman beharrean erantzuna pizteko izan beharko lukeela jakinarazi du alkateak. Hala, atzera pausoak identifikatu eta horiei aurre egiteko gertatu behar garela gaineratu du. Eta lanerako ordua dela gogorarazi.
Hala, Euskal Herri feminista eraikitzeko konpromisoa hartu zuen udalbatzak atzo, astelehena, egindako osoko bilkuran.
Emakumeen Egunaren bueltan antolatutako ekitaldien berri ere eman dute. Hona egitaraua:
- Martxoak 7, egubakoitza
17:00, Txapa tailerra; gaztelekuan.
- Martxoak 8, zapatua
- 09:30-13:30, Merkatariek produktuak aterako dituzte saltokien aurrera.
- 12:00, Emakumeen frontenis txapelketako finala eta sari banaketa; Iturrigorri pilotalekuan.
- 13:00, Agerraldia, Herriko Plazan. Ondoren, mokadutxoa, Pagaldaixenean.
- 19:00, Fun Dantz! ikuskizuna; kiroldegian.
- 22:30, Bakarrizketa Esther Uriarekin; Pagaldaixenean.
- Martxoak 11, martitzena
19:00, 'A Trompicones' antzezlana Luna llena taldearen eskutik; Arkupen.
- Martxoak 13, eguena
19:30, Zine kluba: '81 amama' filma, Arkupen.
- Martxoak 15, zapatua
11:30, Maider Galarraga ipuin kontalaria: 'Printzesak kontu kontari'; liburutegian.
- Martxoak 20, eguena
19:30, Zine kluba: 'Todas las mujeres' filma; Arkupen.
- Martxoak 24, astelehena
19:00, Hitzaldia: Brasilgo emakume nekazarien egoera eta erronkak; Arkupen.