UDAko karatekak pozik Eibarren egindako lanarekin

Mirari Altube Arrese 2014ko martxoaren 3a

Eibarreko txapelketa jokatu zuten UDAko hainbat karateka.
Eskola kirolari dagokion Karate Txapelketa jokatu zuten Eibarren joan den otsailaren 22an, eta Aretxabaleta kirol elkarteko zazpi neska-mutikok jardun zuten norgehiagokan. Guztiek bikain jardun ere.

Hona parte hartu zuten UDAko karatekak:

- Benjamin mailan: Adrian Rodriguez.

- Kimuen mailan: Joanna Perez, Eneko Rodriguez eta Julene Mediavilla.

- Infantilen mailan: Imanol Abete, Alex Benitez eta Eneko Calvo.

Julene Mediavillak eta Joanna Perezek hirugarren postua eskuratzeko norgehiagokan jardun zuten, eta oraingoan Perez nagusi izan zen.

Gainerako karatekek ere bikain jardun zuten, eta Odilo Vazquez entrenatzaileak guztiak zoriondu ditu. Era berean, gogorarazi die lanean jarraitu behar dutela, martxoaren 23an Gipuzkoako txapelketa jokatuko dutelako Azkoitin.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak