Bilera horiek –Arkupen– irekiak dira, hau da, edonorendako dituzte ateak zabalik, baina atarte bakoitzeko ordezkari batek derrigor joan beharko du, gero gainerako bizilagunak informatzeko. Bertan, argibide orokorrak emango dizkiete: atez atekoaren funtzionamendua, otar kopurua… Eta atarte bakoitzeko zintzilikarioak non kokatuko dituzten proposamena jasoko dute. Ondoren, 15 bat egun izango dituzte bizilagunek hori eztabaidatzeko, eta hala iritziz gero, beste proposamenen bat egiteko.
Hona bileren hitzorduak (lehenengoa eginda dago):
- 2.bilera
Eguna: martxoak 5, eguaztena.
Ordua: 10:00ak, euskaraz; 18:30ak, gazteleraz.
Kaleak eta atarte kopurua: Otalora kalea 32, Guridi kalea 1, Iparragirre kalea 4, Sarasate kalea 1, Lausitta kalea 18, Bedarreta kalea, 18.
Guztira: 74.
- 3.bilera
Eguna: martxoak 6, eguena.
Ordua: 10:00ak, euskaraz; 18:30ak, gazteleraz.
Kaleak eta atarte kopurua: Basabe bidea 1, Durana kalea 35, Iturrizar plaza 4, Santa Kurtz kalea 23, Murubide plaza 6, Herriko Plaza 6.
Guztira: 75.
- 4.bilera
Eguna: martxoak 10, astelehena.
Ordua: 10:00ak, gazteleraz; 18:30ak, euskaraz.
Kaleak eta atarte kopurua: Belorrieta auzoa 16, Mitarte kalea 17, Andramari auzoa 12, Errekabarren kalea 12, Ilargi plaza 6, Iralabarri plaza 17.
Guztira: 80.
- 5.bilera
Eguna: martxoak 11, martitzena.
Ordua: 10:00ak, euskaraz; 18:30ak, gazteleraz.
Kaleak eta atarte kopurua: Araba ibilbidea 22, Loramendi kalea 12, Solohandi kalea 24.
Guztira: 58.
- 6.bilera
Eguna: martxoak 12, eguaztena.
Ordua: 10:00ak, gazteleraz; 18:30ak, euskaraz.
Kaleak eta atarte kopurua: Bizkaia kalea 3, Gipuzkoa plaza 1, Nafarroa kalea 4, Zaraia kalea 3, Gorbeia kalea 6, Aralar kalea 2, Bainuetxe kalea 8, Markole auzoa 40.
Guztira: 67.
- 7.bilera
Eguna: martxoak 13, eguena.
Ordua: 10:00ak, gazteleraz; 18:30ak, euskaraz.
Kaleak eta atarte kopurua: Txarapea ibilbidea 59.
- 8.bilera
Eguna: martxoak 19, eguaztena.
Ordua: 11:00ak; 15:00ak.
Deituak: Industria, merkatariak, ikastetxeak, elkarte gastronomikoak eta mojak.
Atez atekoa erakusketa aretoan
Bestalde, Arkupeko martxoko erakusketa atez ateko bilketa sistemaren gainekoa izango da. Bertan ikusgai jarriko dituzte zintzilikario guztiak kokatzeko Udalak egindako proposamena.