Ikus-entzunezko Komunikazioa ikasi dut, eta orain zer? Horixe Mondragon Unibertsitateko Huhezi fakultateak antolatutako Komunikaldiaren izenburua. Aurtengoa bederatzigarren edizioa izan da eta gaur goizean egin dute Garaia Berrikuntza gunean.
Ikus-entzunezko Komunikazioko ikasleen etorkizunaz aritu dira jardunaldiean. Helburua izan da lan aukeren gaineko informazioa zabaltzea eta antzeko ikasketak egin dituzten gazteek abian jarritako ekintzailetasun eta lan esperientziak ezagutzea izan da. Horrela, ikasle-ohiek bertatik bertara kontatu dizkiete euren esperientziak egungo ikasleei.
Ikasleek lehen eskutik ezagatu dituzte: Amaia Elu Hirudart 3D diseinu-estudioko kidearen, Ruben Mateo Beniwood ekoiztetxetik etorri den, Oihane Beñaran Bolivian Nazio Batuen Erakundean komunikazio teknikaria den eta Ane Irazabal freelance kazetari arrasatearraren esperientziak.