Txapel Txin hasi da Aratusteak girotzen

Mirari Altube Arrese 2014ko ots. 21a, 09:09

Bihar, zapatua, iragarriko dizkigu Aratusteak Txapel Txinek. Txapela jantzita agertuko da Herriko Plazan, eta herritarrak ere txapela janztera gonbidatuko ditu jai-giroan murgiltzeko. Hala, Aratusteak girotzen hasiko dira Karnabalen Lagunak eta Udala, elkarlanean.

Goiz partea trikiti doinuek girotuko dute, eta koadrilak izango dira kaleetako protagonista. Jaia, ostera, ilunkaran hasiko da. Teatraka Lakalle antzerki taldeak suarekin egindako espektakulua eskainiko du, kalean gora eta behera (18:30) –Herriko plaza, Durana eta Mitarte kaleak–. Eta batzuk suari begira dauden bitartean, beste batzuk lanean jardungo dute. Torrada lehiaketako epaimahaia elkartuko da orduantxe eta behin dastatuta txapeldunak izendatu. Torrada horiek norberak etxean eginda eroan behar ditu (8 torrada) eta 18:00ak eta 18:30ak bitartean aurkeztu plazan, izen-abizenak kartazal itxi batean zehaztuta.

Txapel Txinen Aratusteetako pregoiak mozorro-jaiari begira jarriko ditu herritarrak gero (19:30). Txapel dotoreenaren saria (50 euro) eta torrada lehiaketarena ere orduantxe banatuko ditu –1. saria, 100 euro; 2. saria, 50 euro; eta 3. saria, 30 euro; irabazleek bertan egon behar dute–.

Behin jai giroan murgilduta tripa asetzeko ordua izango da eta txistorra eta torradak izango dituzte plazan elkartutakoek, sagardoarekin batera.

Bazkarirako txartelak bukatzekotan

Aratusteetako gertatze lanak ere aurrera doaz, eta gero eta koadrila gehiago elkartzen dira muntaiak egiteko izendatutako lokaletan. Bestalde, Aratuste-domekako herri bazkarirako txartelak bukatzekotan daude. 600 lagunendako tokia dago, baina dagoeneko 80 bat txartel bakarrik geratzen dira. Horiek erosteko kultura sailekoek Arkupen duten bulegotik pasatu behar da (08:00-15:00).

Erlazionatuak

Txapel Txin hasi da Aratusteak girotzen

Mirari Altube Arrese 2014 ots 19 Aretxabaleta

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak