Sari potoloak iragarri dituzte, gainera: lehenengoa, herritarren botoek erabakiko dute eta klip bozkatuenaren egileek 800 euro jasoko dituzte. Bigarren saria, ostera, epaimahai profesional batek aukeratutako klip onenarendako izango da, eta 500 euro izango dira. Bozkatzeko epea, otsailaren 24an zabalduko dute martxoaren 3ra bitartean, webgunean.