Eider Encinak egin du Aratusteak iragarriko dituen kartela

Mirari Altube Arrese 2014ko ots. 7a, 14:41

2014ko Aratusteak iragarriko dituen kartela.
Kultura Sailak deitutako kartel lehiaketak badu irabazlea, Eider Encina eskoriatzarra. Durana kalean behera datorren animaliaz betetako traktore koloretsuaren irudiak iragarriko dizkigu Aratusteak. Eta astelehenean, hilak 10, herri bazkarirako txartelak jarriko dituzte salgai.

Guztira 10 lan aurkeztu ziren lehiaketara, eta epaimahaiak baloratu ditu, beste batzuen artean, originaltasuna eta Aretxabaletako ezaugarriak. Encinak 200 euro jasoko ditu saritzat. Kartel guztiak ikusgai jarriko dituzte Arkupeko harreran.

Eta astelehenetik, hilak 10, aurrera Aratusteetako herri-bazkarirako txartelak salgai izango dira, Arkupe kultura etxean (08:00-15:00). Ibarra kiroldegian izango da bazkari hori martxoaren 2an.

Kultura Saileko kideek gogorarazi dute koadrilaka eman behar dela izena. 600 lagunendako dago lekua.

Menuak

Umeendako menua (13 euro):

  • Makarroiak, tomatearekin eta txorizoarekin
  • Solomoa, txips patatekin
  • Natillak
  • Ogia eta ura

Helduendako menua (16,50 euro):

  • Patatak errioxar erara
  • Solomoa piper gorriekin
  • Hostopilezko tarta izozkiarekin
  • Ogia
  • Ura, ardoa eta sagardoa (Isastegi)
  • Kafeak eta infusioak

 

 

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak