Hona bideak: loramendielkartea@gmail.com helbidera idatzita; 685 75 67 29 telefono zenbakira deituta; edo Loramendiren bulegora joanda. Azken eguna otsailaren 14a da. Elkarteko bazkideek 10 euro ordaindu beharko dute eta gainerakoek, 12 euro.
Vanessa Gonzalez arrasatearrak gidatuko du ikastaro hori, umeekin eskarmentu handia duen gazteak, eta ipuinak kontatzerakoan –batez ere umeei– jakin beharreko pauso eta gako guztiak irakatsiko dizkie bertaratutakoei