Jakinik Bartzelonan irabaztea ez dela erreza, gutxienez, "emaitza ona" lortu gura du gaur talde txuri-urdinak. Hori da Jagoba Arrasate entrenatzailearen nahia, eta hori bera, realzaleena.
Zaila bai, baina futbolean ezinezkorik ez omen dago, eta gaur han emaitza on bat lortuz gero, baliteke itzulikoan, etxean, finalerako txartela eskuratzea.
Duela 26 urte, azkenekoz
Polita litzateke Reala Errege Kopako final baten ikusi ahal izatea. Duela 26 urte gertatu zen hori azkenengoz, 1988an.