Gipuzkoako txapelduna ere bada, urtarrilaren 26an jokatutako txapelketa irabazi ostean.
Aste bukaeran Euskadiko selekzioarekin joango da Fadurara (Getxo) eta aurrez aurre izango dute estatuko taldea; Europako txapelketa gertatzen dabil hori eta Euskadikoarekin entrenatzera dator. "Zorionak eta onenekin ikas dezala orain", esan dio entrenatzaile duen Odilo Vazquezek.