Ikastartoak izango dira:
- Kulturartekotasuna, otsailaren 15ean eta 22an (09:00-13:00)
- Erreferentzialtasuna, apirilaren 5ean eta 12an (09:00-13:00)
- Hezkidetza/berdintasuna, azaroaren 8an eta 15ean (09:00- 13:00)
Formazio saio horiek debalde dira eta kopurua mugatua izango denez –kulturartekotasun ikastaroan gehienez 20 lagun– izena aurrez eman beharra dago. Horretarako Gazteria edo Euskara zerbitzuetara jo, telefonoz deitu (943 08 10 01) edo posta elektroniko bidez egin eskaera: gazteria@aretxabaleta.net. Izen-ematea otsailaren 3tik 14ra egongo da zabalik.
Ikastaroon helburua da Udal zerbitzu horiekin elkarlanean aritzen diren gazteak formatzea, ematen den zerbitzua ahalik eta eraginkorrena izan dadin. Era berean, jakinarazi dute Udalak antolatzen dituen haur eta gazteei zuzendutako ekimenetan parte hartzeko eskatu egingo duela formazioa jasoa izatea.