Atzo, hilak 26, Hondarribian jokatutako Gipuzkoako karate txapelketan lehenengo postua eskuratu zuen Odei Vazquezek senior mailako kumite modalitatean –67 kiloz azpikoetan–. Eta datorren zapatuan, otsailak 1, Euskadiko txapelketa jokatuko du, Gasteizen (16:30).
Euskadiko txapelketa Ekaitz Irusta aretxabaletar gazteak ere jokatuko du, kumite modalitatean –75 urtez azpikoetan–. "Orduan jakingo dugu UDAko jokalariek duten ahalmena", jakinarazi du Odilo Vazquez entrenatzaileak eta gaineratu: "Zorte on-ona izan dezatela txapelketan, eta borrokan guztiz sartuta has daitezela lehenengotatik".
Bestalde, haurren mailako Alex Benitez eta Eneko Calvo gaztetxoek Euskadiko selekzioarekin entrenatzen jarraitzen dute, "oso pozik eta ilusio handiarekin".
Alex Benitez eta Eneko Calvo karate jokalari gazteak.