Lokalon erabilera arauak ere zehaztu ditu Udalak, eta aurten fidantza jarriko dute izena ematerakoan, 20 euro –giltzak bueltatzerakoan itzultzeko–. Koadrila bakoitzak arduradun bat izango du, eta harena izango da taldekideen erantzukizuna. Arduradun horri emango diote giltza, eta ezingo da kopiarik egin. Arduradunak bere datuen berri emango du –ENA eta telefonoa– eta dokumentua sinatu.
Adin txikikoen ardura nagusi batek izango du, hortaz, lokala erabiltzen hasi aurretik datuak eta telefonoa eman beharko ditu, eta dokumentua sinatu. Gainera, gurasoak jakinaren gainean egongo dira. Adin txikikook umeak badira, arduradunak, lokalean bertan egon beharko du.
Lanerako tresnak eta materiala bakoitzak berea eroango du. Eguna bukatutakoan garbi eta txukun utziko du ingurua talde bakoitzak, eta azkenak argia itzali eta atea itxiko du. 21:00etan lokala itxi egingo da, eta gauetan ezingo da erabili.
Martxoaren 11rako jasota
Martxoaren 11 baino lehen hustuko da lokala Udalak utzitako edukiontziak erabilita; eta arratsalde horretan talde bakoitzeko arduraduna etorriko da azken garbiketa egitera eta giltzak bueltatzera. Lokalean istripuren bat gertatuz gero kaltetua arduraduna izango dela diote arauek.